Portada
  • Colección: PSICOLOGÍA>Ojos Solares
  • Formato: Estándar, Papel
  • Tamaño: 15,50 x 23,00
  • Páginas: 304
  • Edición: 01ª edición
  • Publicación: Octubre 2017
  • Precio: 25,95€
  • I.S.B.N.: 978-84-368-3850-3
  • Código Comercial: 266032

CYBERPROGRAM 2.0. Cyberbullyinga prebenitzeko eta murrizteko esku-hartze programa

Maite Garaigordobil Landazabal , Vanesa Martínez Valderrey

Bullyinga eta cyberbullyinga, haien hedapena eta eraginak (antsietatea, depresioa, somatizazioak, eskola-arazoak, etab.) direla eta, prebenitu eta landu beharreko arazoa dira. Horretarako, beharrezkoa da ikastetxeak, ikasleak eta familiak barne hartuko dituzten hezkuntza-neurriak hartzea.Liburu honetan cyberbullyinga prebenitzeko eta murrizteko esku-hartze programa bat aurkezten da, zeinak lau helburu baititu:Bullyinga, cyberbullyinga eta fenomeno horiei loturiko rolak identifikatzea eta kontzeptualizatzea.Bullyingaren eta cyberbullyingaren ondorioak aztertzea biktimengan, erasotzaileengan eta ikusleengan. Horretarako, egoera horietan kritikoak izateko eta salatzeko gaitasuna indartuko da.Bullying- eta cyberbullying-jokaerak prebenitu edo/eta haiei aurre egiteko estrategiak garatzea.Zeharkako helburuak sustatzea: esaterako, enpatia garatzea, kooperazioa bultzatzea, emozioen adierazpena gehitzea, etab. Esku-hartze mota hori psikologian edo/eta hezkuntzan aditua den pertsona batek garatuko du, zeina hezkuntza-testuinguruetan eta testuinguru klinikoetan arituko baita nerabe-taldeekin. Cyberprogram 2.0 esperimentalki baliozkotu da, eta eraginkorra dela baieztatu da. Esperientzia horri esker, arazoak konpontzeko estrategia kooperatiboak, jokabide sozial positiboak, autoestimua eta enpatia areagotu ziren. Era berean, esku-hartzearen ondorioz, eskola-indarkeriako motei loturiko bullying- eta cyberbullying-jokaerak eta pertsonen arteko arazoak konpontzeko estrategia oldarkorren erabilera gutxitu ziren.
Índice

Sarrera. Programaren oinarri teorikoa. Esku-hartze programaren deskribapena. Ebaluazio tresnak eta programak garapen sozioemozionalean dituen eraginak. Erreferentzia bibliografikoak.